Portada - Otsoen Lurraldean
logo gob vasco fondo negro

Gure webserie AEBetara, Italiara eta Alemaniara

Otsoen lurraldean euskarazko websaila nazioarteko hainbat jaialditan parte hartzeko aukeratu dute: Washingtongo (AEB) DC Webfest, Giessengo (Alemania) Die Seriale, eta Italiako Sicilywebfest eta Apulia. Aurten beste hiru jaialditan ere egongo da: New Jerseyn, Miamin (AEB) eta Buenos Airesen!!

Eguzkiaren aroa amaitu da. Hastera doa… Burdin Aroa.

cartel otsoen1

Otsoen Lurraldean Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lagundutako euskal webserie bat da. Gazte asozial batek eta bere txakurrak erotu den mundu baten bizirik iraun behar izango dute.

“In land of the wolves” is a basque digital series made with the support of the Department of Culture and Linguistic Politics of the Basque Government. An asocial woman and her dog will have to survive in a world where living seems impossible….

WhatsApp Image 2019-03-10 at 15.17.08
Otsoen Lurraldean: Burdin Aroa munduari bira eman dion sail digital ospetsuaren bigarren denboraldia da, dagoeneko sariak lortuz FEM Fest eta Accolade-n, eta Estatu Batuetan, Alemania, Italia, Washington, Miami eta New Jersey-n hautatua.

Otsoen Lurraldean: Burdin Aro is the second seson of the digital series that has gone round the worldbeing awarded in the FEM Fest, Acollades and being selected in Germany, Italy, Miami, Washington and New Jersey!

Hiru pertsonaia mitologikoen istorioa da hau: Hodei, profezia batengatik bastioi batetan harrapatuta dagoen emakumea: Berak eta Ttarttalok mundua aldatuko duen bizitza berri bat ekarri behar dute mundura, baina, ongizatea ekarriko du izaki horrek? Aztibelak, profezia idatzi zuen sorginak, baino ez daki erantzuna.

Otsoen Lurraldean: Burdin Aroa, Otsoen Lurraldea sail digitalaren bigarren atala da, indartsuago eta pertsonaia mitologiko berriekin datorrena. Bere bi denboraldiak A fil to kill for produktore etxearen talde gazte baten gogoei esker izan dira posible, baina batez ere Eusko Jaurlaritzaren Euskera eta Hizkuntza Politikako Sailaren laguntzari esker.

Sailak bere lehenengo denboraldiagatik zenbait sari jaso ditu jada: FEM Fest-en, ikus-entzunean dabiltzaten emakumeena, eta Online Film Festivalen, websailik onena bezala. Bestalde, Miami, Die Seriale (Alemania), Apulia web fest eta Siciliako jaialdietan hautatuta dago, eta mundutik bidaiatzen jarraitzeko eta arrakastak lortzeko aukera izatea espero dugu.

Sail post apokaliptiko honek filosofia feminista du, emakumeak sailaren erdian jarriz, akziodun heroi moduan. Gainera, beti bilatzen da taldeak parekotasuna izatea, eta kasu honetan, erdia baino gehiago emakumeak izan dira.

Berak inguratu egiten gaitu eta gurekin dago, eta gu bat gara berarekin. Naturak bidea urratzen du, errementariak burdina gori-gori jartzen duen moduan, gero moldatzeko. Burdina berotan jo behar da.   Behin eta berriro errepikatzen diren ohiturak dira gizakion bizitzaren oinarria. Dena ziklikoa da bizirauteko, beste egun batez aurrera egiteko.

_JEA6093

Bost axola batua, bizkaiera edo lapurtera den! Bost inporta nafarrera, zuberera edo aezkera den! Amalurrek ez du besterik eskatzen: baldin badakizu, hitz egin ezazu!

_JEA5983_1

Gizatiarra da galdu genuena gogoan izatea. Ez dagoena berreskuratzen saiatzea. Eta geure burua engainatzen dugu, eguna joan eta eguna etorri, baina bada egia hilezkor bat…

Aldi joana ez da itzultzen

_JEA6269

Gizon bat besterik ez? Gizon bat besterik ez, diok? Hemen ez zagok (etzeok) gizonik! Hemen ez zagok (etzeok) emakumerik! Jentilak gaituk! Trebeek irauten ditek, indartsuek jarraitzen ditek aurrera! Hire bizitza ez da da hire genitalen araberakoa..

_JEA6034_1

 Pertsonek ez badute elkar errespetatzen, nola errespetatuko dute ba ingurunea? Bai, zigorra naturaren mendekua da. Entzun nahi ez duenak, isilik egon behar du

_JEA6056_1
Argazkiak - Otsoen Lurraldean


Filmazio-mapa

OTSOEN LURRALDEAN / MAPA

A Film To Kill For - Otsoen Lurraldean - Pertsonaiak
Hodei - Otsoen Lurraldean
HODEI - - Title - Otsoen Lurraldean
Hodei 28 urteko neska asoziala. 12 urterekin guztia galdu zuen istripu nuklear batek hondamendia ekarri zuenean. Bakarrik moldatzen ikasi behar izan zuen mundu berri batean bizirik irauteko.

Egun baten Kiran aurkitu zuen errepidean, txakurra nora ezean zebilela. Momentu horretatik bereizinak izan dira, eta Hodeik soilik Kiranez eta bere katanaz, Herensugea, fidatzen da. Horregatik, Hodeiren  bizitza guztiz aldatzen da aurrera egiteko Ametsekin lan egin behar duenean.

KIRAN - Otsoen Lurraldean
Kiran - Title - Otsoen Lurraldean
Erradazioagatik atzeko hanketan itxuragabetasun bat duen euskal artzain txakur bat da. Horrek normaltasunez ibiltzea eragozten dio. Hodeik Kiran aurkitu zuenean txakurra sufritu ez zezala ia sakrifikatu zuen, baina ez zen gai izan. Txakurra entrenatu ostean, bere hankak indartu ziren eta beste txakurrak bezala mugitu ahal da.

Kiran Hodeiren zaindaria da, eta gaztea babesteko bere bizitza emateko beti prest dago. Bere laguna ez bezala, Kiran oso soziala da eta jende berri ezagutzeko gogoz dago.

AMETS - Otsoen Lurraldean
Amets - Title - Otsoen Lurraldean
Gizartearen azkeneko gotorleku batera eramateko Hodei konbentzitzen duen nerabea da. Horren truke gasolina eta ura promestu dio.

Gainera Tartalorengandik ihes egin behar du, aurkitzen diren eskualdearen buruzagia. Tartalo ziztrinak baliabideak barra barra gastatuko ditu Amets harrapatzeko.

Baina batez ere Ametsek sekretu bat du, Hodeiren bizitza hankaz gora jarri dezakeena…

TTARTTALO - Otsoen Lurraldean
TTARTTALO - Title - Otsoen Lurraldean
Ttarttalo Historio honen bilaua. Edonor ikaratzen duen buruzagia, karismaz ere dohatua.

Hondamendia baino lehen familiaburu sakrifikatu bat zen, baina bere emaztearen heriotzak izaki higuingarria bihurtu zuen gizon hori.

Gainera, erlijio propioa sortu du, eta lurrara jaitsi den jainkoa dela dio, nortasun aldakorra eragiten diona.

Websaila - Otsoen Lurraldean

Ikus-entzunezko medioen bidez gizartearen kontzientzia aztertu eta agerian jarri dezakegu; zientzia fikzio, drama eta hondamendi zinema generoko sekuentzien bitartez.

Gizakiak sorturiko hondamendi baten osteko etorkizun iluna erakusten diguten lanak azken urteotan ugaritu dira “Mad Max”, “Children of Men”, “The Road” edo “The 100” dira honen eredu.

Historia hainbat formatu eta plataformetan konta dezakegu.

Proiektu honetan bereziki ikus-entzunezko narratiba berriak landuko ditugu, baita berrikuntza tekniko eta teknologikoak ere. Horregatik seriearen estruktura moldatu dugu ikus-entzulego berriaren ezaugarriak kontuan izanda. Erritmo azkarra internet bidez ikusteko egokia da, ikusleak harrapatzeko.


Eta Orain - Otsoen Lurraldean

Goza ezazue lehen denboraldiarekin!


1 x 01

1. “ARIAN, ZEHETZEN DA BURNIA"

1 x 02

2."LURRAK HAZI, ETA LURRAK JAN"

1 x 03

3. “BIHAR ERE EGUZKIA ATERAKO DUK”

1 x 04

4. "ARROTZ-HERRI, OTSO-HERRI”

1 x 05

5. "GORA GU ETA GUTARRAK”

1 x 06

6. "OTSOAK ERE EZ DU BERE HARAGIRIK JATEN"

1 x 07

7. “IZENA DUENA DA”

1 x 08

8. "EZ DA OGIRIK NEKE GABERIK”

1 x 09

9. "AMEN, ZU HOR ETA NI HEMEN"

1 x 10

10. "JAINKO BAT EZIN DA HIL"

Eta bigarren denboraldia heldu da!!!

Trailerra!

2 x 01

  1. Ttarttaloren Bastioian,Hodei, bizitzaz nekaturik, bere egunak kaiolatutako animalia baten antzera bizi ditu. Ttarttalo eta Herio itxuraz aldatzen dute: Burdin Aroan gaude.

2 x 02

Ttarttaloren iragana ikusten dugu, Hodei bere zeldan jarraitzen duen bitartean.

2 x 03

Iraganean, Ttarttalok, pertsona maite baten bila, bidaia luze bat hasiko du. Beste alde batetik, Hodeik Ttarttalo eta bere jarraitzaileen erritu okerrak ezagutuko ditu.

2 x 04

Bastioian tentsioa handitu egingo da Herio gazteak eta Ttarttalok eztabaidatu ostean. Bitartean, beste denbora batetan, Ttarttalok bila zebilen pertsona aurkituko du.

2 x 05

Hodeik Ttarttalo mehatzatzen du, baina honek bera atsegindu baino ez du egin. Ttarttalok bere jainko baten moduan segitzen duten jarraitzaileak lortzeko erabilitako trikimailuak azaltzen dira.

2 x 06

Ezezagun batek anaiak dimentsio berri batetara eramaten ditu, non bizitza aldatuko dien ezagutarazte bat dute.

2 x 07

Influentzia txarrek Herio gorroto eta ezinikusiaren bidetik eramaten dute. Anaiek orain den gudaria izateko nola entrenatu zuten ikusiko dugu.

2 x 08

Bizitza berri bat heltzen da egoera txarrenetan. Hodeiren ihesak hondamendian bukatzen du. 

2 x 09

Aztia anaiengatik mehatzatuta ikusten du bere burua, eta zoritxarreko profezia bat botatzen die. Hodei bere tormentatutako buruko txokoetatik bidaia batetan sartzen da.

2 x 10

Iraganeko etsai batek Hodei laguntzen du, baina honek bere bizitzako aukerarik zailena egin beharko du, gizartearen noranzkoa aldatu dezakeen aukera.

Amaiera - Otsoen Lurraldea

_JEA6722
_JEA6766
_JEA6710
_JEA6634
_JEA6669
_JEA6373
_JEA6414
_JEA6776
_JEA6780
_JEA6801
_JEA6826

AKTOREAK
Oliver Mend (Ttarttalo)
Rose of Dolls (Hodei)
Ane Lindane (Herio/Amets)
Sofia Zallio (Ilun)
Irati Agirreazkuenaga Onaindia (Aztibela)
Irati Herreros (inguma)
Igor Ramos Peula (Mairu)
Jon Sebasten Urrutia (Akerbeltz)
Eneritz García Alonso (Andere)
Naty Penadas & Alba Vidal Mas (Iratxo ta Iratxe)
Iker Oleagagoitia (Basajaun)
Kiran (Kiran)
Ibone Álvarez (Niña)
La borde del Ekaitz (partera)
Ramón de las Muñecas (tatuador)
Unai Núñez (Bittor)
Olga Martinez (Religiosa)
Maitane Redondo(Visionaria)

Jentilak:
Led infierno
Irantzu Nuñez
Maddi Esquisabel
Izar del Valle
Virhill
Jon Mikel Gutiérrez
Ane Martín
Tania Soprano
Unai Landeta
Jie He
Ane Cifuentes
Alba Sanchez Martín
Uxue Alejo Calleja
Cristina Muñoz
Iratxe Lasa

Dantzariak:
MENDIPE DANTZA TALDEA

Sortzaileko eta Zuzendariko Taldea ROSE OF DOLLS & OLIVER MEND
Ekoizleak A FILM TO KILL FOR
Ekoizle Zuzendaria: ROSE OF DOLLS
Laguntzaile EUSKO JAURLARITZA
Ekoizle laguntzaile eta garraioa: LORNA YÁNEZ HIGUERA
Ekoizle laguntzaile eta Zuzendari Laguntzaile JON MIKEL GUTIÉRREZ
Musika JESÚS CALDERÓN & MARTÍN BARRENHO
Argazki Zuzendaritza ROCÍO DE LAS MUÑECAS
Kamarak ALAZNE ZALDUNBIDE, OLIVER MEND
Efektu Bereziak, Ile-apainketa Eta Makillajea IRANTZU NÚÑEZ
Ekoizle Laguntzaileak UNAI LANDETA, ADA KUSMIERZ, JIE HE
Edizioa DAMIAN KARRAS ETA OLIVER MEND
Zuzendari Artistikoa Eta Jantziak TANIA SOPRANO
Kartelaren eta Making Of-aren Argazkiak JABI ETXEBARRIA
Itzulpenak RAMÓN OLASAGASTI
Diseinu Grafikoa TROY LICHTENSTEIN
Kateringa:
Inmaculada Mendiolagoitia, Ramón de las Muñecas, Carlos de las Muñecas, Teresa San Segundo
Extrak Efektu bereziak eta maquillajea:
Ane Cifuentes
Inma Bernadó
Alba Sanchez Martín
Uxue Alejo Calleja
Cristina Muñoz
Iratxe Lasa
ESKERRAK – THANKS – GRACIAS

EUSKO JAURLARITZA – KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA / GOBIERNO VASCO – DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA, BIFIC BILBAO BIZKAIA FILM COMMISSION, KOLDO BERNAOLA ETA AGUSTÍN ATXA, A LAS PERSONAS TRABAJADORAS DE TARABUSI Y DEL DEPÓSITO MUNICIPAL DE VEHÍCULOS,
ESKERRIK ASKO BENETAN ALONSOTEGI-ko UDALETXEA ETA ALKATEA JAUNA, JOSEBA MIRENA URBIETA LEMOS, MENDIPE DANTZA TALDEA, MAITETXU BITXOBOLA, ROGE ÁLVAREZ, MARI MAR ALONSO, KOALA RABIOSO, NATY PENADAS, MAITANE VALDECANTOS, FAMILIA DE LAS MUÑECAS, INMA BERNADÓ, TERESA SAN SEGUNDO MANUEL, RAMÓN DE LAS MUÑECAS, INMACULADA MENDIOLAGOITIA ETA IÑAKI JON OLIVER ETA BETI PATXI URKIJO. THANK YOU DIGITAL SERIES COMMUNITY & BILBAO SERIESLAND SUPPORTERS. GORA GU ETA GUTARRAK! ETA GORA GURE JARRAITZAILEAK!

otsoen berria
otsoen naiz

otsoen diario vasco 1
otsoen diario vasco 2

  • Websailaren bizitza luzatu ahal da arrakasta lortzetan, filma edo telebista serie baten bidez. Gainera, historia jarraitzeko hirugarren sasoia prestatu dugu...

    Hodei eta Ttarttalo

Copyright A FILM TO KILL FOR 2018

logo gob vasco fondo negro