Portada - Otsoen Lurraldean

Otsoen Lurraldean Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lagundutako euskal webserie bat da. Gazte asozial batek eta bere txakurrak erotu den mundu baten bizirik iraun behar izango dute.

“In land of the wolves” is a basque digital series made with the support of the Department of Culture and Linguistic Politics of the Basque Government. An asocial woman and her dog will have to survive in a world where living seems impossible….

logo
A Film To Kill For - Otsoen Lurraldean - Pertsonaiak
Hodei - Otsoen Lurraldean
HODEI - - Title - Otsoen Lurraldean
Hodei 28 urteko neska asoziala. 12 urterekin guztia galdu zuen istripu nuklear batek hondamendia ekarri zuenean. Bakarrik moldatzen ikasi behar izan zuen mundu berri batean bizirik irauteko.

Egun baten Kiran aurkitu zuen errepidean, txakurra nora ezean zebilela. Momentu horretatik bereizinak izan dira, eta Hodeik soilik Kiranez eta bere katanaz, Herensugea, fidatzen da. Horregatik, Hodeiren  bizitza guztiz aldatzen da aurrera egiteko Ametsekin lan egin behar duenean.

KIRAN - Otsoen Lurraldean
Kiran - Title - Otsoen Lurraldean
Erradazioagatik atzeko hanketan itxuragabetasun bat duen euskal artzain txakur bat da. Horrek normaltasunez ibiltzea eragozten dio. Hodeik Kiran aurkitu zuenean txakurra sufritu ez zezala ia sakrifikatu zuen, baina ez zen gai izan. Txakurra entrenatu ostean, bere hankak indartu ziren eta beste txakurrak bezala mugitu ahal da.

Kiran Hodeiren zaindaria da, eta gaztea babesteko bere bizitza emateko beti prest dago. Bere laguna ez bezala, Kiran oso soziala da eta jende berri ezagutzeko gogoz dago.

AMETS - Otsoen Lurraldean
Amets - Title - Otsoen Lurraldean
Gizartearen azkeneko gotorleku batera eramateko Hodei konbentzitzen duen nerabea da. Horren truke gasolina eta ura promestu dio.

Gainera Tartalorengandik ihes egin behar du, aurkitzen diren eskualdearen buruzagia. Tartalo ziztrinak baliabideak barra barra gastatuko ditu Amets harrapatzeko.

Baina batez ere Ametsek sekretu bat du, Hodeiren bizitza hankaz gora jarri dezakeena…

TTARTTALO - Otsoen Lurraldean
TTARTTALO - Title - Otsoen Lurraldean
Ttarttalo Historio honen bilaua. Edonor ikaratzen duen buruzagia, karismaz ere dohatua.

Hondamendia baino lehen familiaburu sakrifikatu bat zen, baina bere emaztearen heriotzak izaki higuingarria bihurtu zuen gizon hori.

Gainera, erlijio propioa sortu du, eta lurrara jaitsi den jainkoa dela dio, nortasun aldakorra eragiten diona.

Websaila - Otsoen Lurraldean

Ikus-entzunezko medioen bidez gizartearen kontzientzia aztertu eta agerian jarri dezakegu; zientzia fikzio, drama eta hondamendi zinema generoko sekuentzien bitartez.

Gizakiak sorturiko hondamendi baten osteko etorkizun iluna erakusten diguten lanak azken urteotan ugaritu dira “Mad Max”, “Children of Men”, “The Road” edo “The 100” dira honen eredu.

Historia hainbat formatu eta plataformetan konta dezakegu.

Proiektu honetan bereziki ikus-entzunezko narratiba berriak landuko ditugu, baita berrikuntza tekniko eta teknologikoak ere. Horregatik seriearen estruktura moldatu dugu ikus-entzulego berriaren ezaugarriak kontuan izanda. Erritmo azkarra internet bidez ikusteko egokia da, ikusleak harrapatzeko.

Argazkiak - Otsoen Lurraldean

Eta Orain - Otsoen Lurraldean

GOZA EZAZUE!

1. “ARIAN, ZEHETZEN DA BURNIA"

2."LURRAK HAZI, ETA LURRAK JAN"

3. “BIHAR ERE EGUZKIA ATERAKO DUK”

4. "ARROTZ-HERRI, OTSO-HERRI”

5. "GORA GU ETA GUTARRAK”

6. "OTSOAK ERE EZ DU BERE HARAGIRIK JATEN"

7. “IZENA DUENA DA”

8. "EZ DA OGIRIK NEKE GABERIK”

9. "AMEN, ZU HOR ETA NI HEMEN"

10. "JAINKO BAT EZIN DA HIL"

Amaiera - Otsoen Lurraldea

  • "Websailaren bizitza luzatu ahal da, arrakasta lortzetan, filma edo telebista serie baten bidez. Gainera, historia jarraitzeko bigarren sasoi bat prestatu dugu..."

    Hodei eta Ttarttalo

logo

A Film To Kill For 2018